XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
2. Atala.- Dirulaguntzak, Sare hori egokitzeko behar direnetan diruezarketak egiteko edo ekintzari eusteko izango dira. 3. Atala.- 173/1983 Dekretoz soztarazitako Osasunketa-Garraioen Sarea Aztertu eta Arrazoibideratzeko Batzordearen saloz, Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailburu Jn. T. G.-ak emango ditu dirulaguntzok. 4. Atala.- Erakundea legez ordezka dezanak egingo du dirulaguntzarako eske-idazkia, Gasteizko Wellingtongo Dukearen Hiribideko 2.ean dagoen Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailburu Jn. T. G.-ari zuzenduz. 5. Atala.- Jarraiango agiripaper hauek eraman beharko ditu atxikita eske-idazkiak:- Eskearen zio eta guztizko Txosten zehatza.
- Erakundearen 1984. urterako Diruegitamua, Osasunketa-Garraioen Sarearentzat erabili dena zehatz-mehatz adieraziz.
- 1983. urtean zehar eta 1984.erako ohartemandako beste dirubide-sorbururen zinpeko adierazpen-agiria.
Erakunde bereziengandik eskuratutako dirulaguntzen guztizko zenbatekoa ez da horren guztizko gostea baino haundiagoa izango.
- Erakundea, Presazko Osasunketa-Garraioen Sarea egiten ari den zerbitzuen azalpena.
- 1983. urtean eginbideratutako ekintzen Txostena.
6. Atala.- Horien erosketa dirulaguntza hauen pentzutan izango direneko gauzazko gai guztiak, Eusko Jaurlaritzan horiei buruz egindako manuei atxikiko zaizkie. 7. Atala.- Diruezarketarako edo iraunarazteko eman daitezen diruen ordainketa, asmotango ekintzak egin direnaren egiaztagiria edo zuriztapen-agiria aurkeztu ondoren egingo da, laguntzak ematezko Erabakia ohartematen denaren arauera.8. Atala.- Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailaren eritziz, hartzaileak laguntzaren gai izandako xedea ez betetzea gerta baledi, eskuratutako diruak Euskal Herriko Diruzaingo nagusiari birreskuratze-beharraren aldarrikapena egingo da.
9. Atala.- Laguntzetarako eske-idazkiak aurkezteko epea 30 egunekoa izango da, Dekreto hau indarrean jar dadineko egunetik hasita kontatuz. 10. Atala.- Dekreto hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadineko egunaren biharamonean jarriko da indarrean.Gasteizen, 1984.eko Urtarrilak 30.
Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA.
Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailburua, XABIER AGIRRE BILBAO.